2021(e)ko abuztuaren 18(a), asteazkena

Abuzutaren 21ean, larunbata, Donostia kantuezko kantu saioa

 


Datorren larunbatean, hileko hirugarren larunbata izanik, ez diogu kalean kantatzeko ohiturari utziko. Hilabete honetan ere gure erronkari heldu eta behar diren babes neurriak hartut, Plaza Berrian bilduko gara gure kantu maitagarriak abesteko. Beharrezkoak diren musukoak eta gure arteko tarteak zainduta, kantu liburuxka eraman eta bertako kantu batzuk abestuko ditugu bertatik mugitu gabe. 
Beraz, hor doakizue gonbitea: DATORREN ABUZTUAREN 21ean, 12.00etan, DONOSTIAKO PLAZA BERRIAN. ZATOZTE!!! 

2021(e)ko uztailaren 13(a), asteartea

Uztailaren 17an, Plaza Berrian, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ.

Aupa kantuzaleok, urte hau, horren "isila" joan zaigu... Denok irrikitan gaude gure "amorrua", "goxotasuna" gure barrua dakigun eran adierazteko: ABESTEN! Kontutan izanik, oraindik birusa gure artean dabilela, babes neurri guztiak hartuz kalera aterako gara. Horrela, datorren uztailaren 17an, KANTUJIRA egingo dugu, ohikoa den bezala hileko hirugarren asteko larunbatean. Hori bai, gure azken "kantujira bezalakoa izango da. Oraindik tentuz ibili behar dugu, eta babes neurri guztiak hartuko ditugu. Beraz, Plaza Berritik mugitu gabe abestuko dugu, eguerdiko 12.00etatik aurrera. 

Urte isil honetan, gure artetik joan direnak gogoratuko ditugu, Ansorenak "Agur denak" joko du (abestuko gabeko doinua). IƱaki Egurenek berriz, bere gaitarekin, "txoria txori" abestiari hasiera emango dio, eta bigarren bueltan abesten hasiko gara. Gauza bera egingo dugu "Athenryko zelaiak" abestiarekin. Ondoren, gure errepertorioari ekingo diogu: "ez, ez dut nahi", "agure zaharra", "eperrak", "Erribera", "Mendian gora", "Forjariaren kanta", "Kattalin", "Lau haizetara", "Martxa baten lehen notak" + "Matalaz", "Trapu zaharrak", "Txatxamalinatxu", "Topa dagigun", "Xalbadorren heriotzean", "boga boga". 

Animatu eta zatozte gurekin kantatzera. Laster arte.

2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

EGIA PAUSOZ PAUSO egitasmoan, apirilaren 17an KANTUJIRA


 EGIA PAUSOZ PAUSO lelopean, Egiako auzoak kanpaina berri bat abian jarri du, oinezkoen espazio atseginak sortzeko helburuarekin. Kanpaina hau apirilaren 12an hasi eta apirilaren 25ean amaiera emango zaio. 

Ekimen ugari antolatu dituzte, tartean KANTUJIRA bat, datorren apirilaren 17an, larunbatean eguerdiko 12etan. Animatu eta parte hartu ekimen honetan. Milesker. 

Aioooooooo. 

2021(e)ko apirilaren 2(a), ostirala

ABERRI EGUNA 2021: KEINU BAT BATERA ... KANTUZ!

 

ABERRI EGUNA 2021: Donostiako DEIALDIA

 

KEINU BAT BATERA leloarekin 2021eko ABERRI EGUNA DONOSTIAn ospatzeko DEIALDIA egin dute. Apirilaren 4an, igandea, Donostiako Bulebarren, 12.00etan elkartuko gara. Bertan, osasun neurri  eta distantzia minimoak errespetatuz, EKITALDI xume bezain eder bati ekingo zaio:

12.00etan, AURKEZLEAREN AGURRA

12.05ean, GAZTE BERTSOLARIEN AGURRA

12.15ean, SAHARAR KOMUNITATEAREN HITZARTZEA

12.25ean, SAHARA-KATALUNIAKO banderak ESKEGI. 

12.30ean, HERRIEN ARTEKO KONEXIOA eta KANTUAK:

  • GERNIKAKO ARBOLA
  • TXORIAK TXORI
  • IKUSI MENDIZALEAK 
  • Ondoren beste kantuak: Agure zaharra, Bagare, Zenbat gara, Aberriaren mugak,...
12.50ean, Eskertza, agurra eta plaza dantza.