2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Otsailaren 2an Egian kantujira

Aurten, Donostiako beste auzo batean hasi dira kantujira egiten, Egian. Eta lehen saioari jarraituz badatorkigu bigarren hileko hurrengo kantujira. Datorren otsailaren 2an, 12:00etan, KATA tabernatik irtengo da kantujira. 
Animatu ditzagun Egiako kaleak! 

2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

Urtarrilaren 27an, kantujira Antiguako auzoan

Urte hasi eta berehala jaietan murgilduko da gure hiria, urtarrilaren 20an Donostiako danbor hotsak entzun eta gero, Antiguako jaiak datoz, eta urtero bezala kantu saioa sartu dute egitarauan. 
Hemen duzue hitzordua:
Datorren urtarrilaren 27an, igandea, 12:00etan, Antiguako eliza aurrean elkartuko gara, kalez kaleko kantujirari hasiera emateko. 
Donostiako auzo ezberdinetako kantuzaleak gonbidatzen gaituzte antiguarrekin batera kantujira jendetsua burutzeko. 
Animatu eta zatoz!!!

Giro ederra Egiako kantujira berriarekin

Poliki poliki jendea inguratu zen Egiako Ostotxa taberna ingurura. Azkenean jende ugari eta gogo onez ekin zitzaion kantatzeari. Zorionak antolatzaileei eta ea aurrerantzean ere segida ematen diogun gure kantujirari. Gogoratu, hilero lehen larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Ostotxa taberna aurrean.

2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

Donostiako kantuzale fina zen Consuelo Jauregi joan zaigu

Zoritxar baten berri eman nahi dizuegu, sarritan gurekin batera kantuan aritzen zen Consuelo Jauregi urtarrilaren 3an hil da. 
Gure elkartasun guztia bere familiari eta inguruko lagun eta adiskide guztiei. Kantuz gogoratuko dugu gure laguna. 

2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna

2019ko Donostia Kantuzen lehen kantujira Urtarrilaren 19an

Urte berri on denori, hasi bezain laster ate joka ditugu Donostiako Jaiak. Urtero gure kantujira dataz egokitu behar izaten dugu danborradaren eraginez. Aurten, 3. larunbatean egiten jarraituko dugu, hau da, Urtarrilaren 19an, 12:00etan Elkar aurrean. 
Besterik gabe, ondo hasi urtea eta jarraitu kantuan herri giroa sustatzen. 

Egian kantujira berria sortu dute

Zorionak Egiako kantuzaleak. 2019ko urte berriari hasiera emateko kantujira berria dugu Donostian, kasu honetan Egia auzoan. 
Dagoeneko lehen kantujira saioa aurreikusi dute, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Ostotsa tabernatik abiatuko dira kantuan. 
Zorionak eta animatu kantura!!!

GuLaboa ekimena Urumeako uretan Laboa gogoratzeko

Abenduaren 30ean Loiolako Erribera auzoko kantuzaleak Amara-Berriko kantu taldearekin batera, txalupaz zeharkatu zuten Urumea ibaia Mikel Laboa gogoratzeko.

2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

Azaroaren 20an, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ saioa Donostiako Plaza Berrian.


Datorren azaroaren 20an, eguerdiko 12.00etan Donostiako Plaza Berrian elkartuko gara berriro ere gogoko ditugun kantuak abesteko. Gure kantu saioa plazatik mugitu gabe izango da, beti ere, kantuzaleen arteko tarteak mantenduz, eta bestelako babes neurriak bermatuz. 

Beraz, animatu eta zatozte gurera, kantuan gure hiria alaitzera! 

Azaroaren 6an, 12.00etan, KANTUJIRA Egia auzoan.

 


EGIAko KANTU JIRAk badu bere KANTU LIBURUXKA


Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantuzaleek eta horren lekuko bidali diguten KANTU LIBURUXKA berria dugu. Momentuz, ez dute eskuko liburua argitaratzeko asmorik, hori bai, gutxienez modu birtualean edo telefonoan gordetzeko eta ikusteko aukera eskainiko digute. Guztira 147 abesti jasota daude bertan. 
Ea laster kalean elkarrekin abesteko aukera ditugun. Milesker eta zorionak Egiako kantuzaleak. 

Rekalde tabernari agur esan diote kantuz

Abenduaren 30ean, kantuz itxi zuten Donostiako Rekalde taberna. Bertsolariek lehenik (tartean Maialen Lujanbio eta Jon Maia), eta ondoren Donostiako kantujira taldekideek kantuz eskaini zioten azken agurra, Donostiarrentzat hain ezaguna izan den Rekalde tabernari.  Giro ederra eta bikaina bertan bildu zirenen artean. 

Egiako kantujira uztailaren 3an, 12.00etan