KEINU BAT BATERA leloarekin 2021eko ABERRI EGUNA DONOSTIAn ospatzeko DEIALDIA egin dute. Apirilaren 4an, igandea, Donostiako Bulebarren, 12.00etan elkartuko gara. Bertan, osasun neurri eta distantzia minimoak errespetatuz, EKITALDI xume bezain eder bati ekingo zaio:
12.00etan, AURKEZLEAREN AGURRA
12.05ean, GAZTE BERTSOLARIEN AGURRA
12.15ean, SAHARAR KOMUNITATEAREN HITZARTZEA
12.25ean, SAHARA-KATALUNIAKO banderak ESKEGI.
12.30ean, HERRIEN ARTEKO KONEXIOA eta KANTUAK:
- GERNIKAKO ARBOLA
- TXORIAK TXORI
- IKUSI MENDIZALEAK
- Ondoren beste kantuak: Agure zaharra, Bagare, Zenbat gara, Aberriaren mugak,...
12.50ean, Eskertza, agurra eta plaza dantza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina