2017(e)ko uztailaren 27(a), osteguna

Gasteizko jaiak: Abuztuaren 6an kantujira

Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den kantujira Arka plazatik abiatuko da 12:00etan. Bertan "ibiltari" eskultura dago. Amaiera berriz Aiztogile kalearen inguruan emango diogu. 15:00ak inguruan Landatxo kiroldegian izango dugu herri bazkaria. Eta bazkal-ondoren etengabeko kantu-dantza giroan murgilduta jarraituko dugu. 
Bazkaltzera joan nahi dutenek 24 € ordaindu beharko dute, Euskadiko Kutxaren diru-ordainketa eginez. Hemen duzue zenbakia: 3035 0080 95 0801087673.
Ordainketa egiteko azken eguna: abuztuak 2. Beti bezala, jende kopurua eta zein herritiko zoazten informazioan jarri. Ez ahaztu ordainagiria eramaten. 
Besterik gabe, ondo pasa Gasteizko jaietan. 

Baionako jaiak: kantu saioen informazioa









Hemen daude Baionako festetarako antolatu diren kantu eta dantza saioak.
Informazio gehiago hemen:
Baionan Kantuz jaietan 2017

Gros-Saguesko kantujira argazkitan



















Hemen dituzue lehengo uztailaren 22an Gros-Saguesen egindako kantujirako argazkiak.Donostia Kantuz taldearen argazkiak ikusteko klikatu hemen:
Donostia Kantuz argazkitan



2017(e)ko uztailaren 21(a), ostirala

Abuztuaren 20an Tafallan Kantuz

Urtero bezala, Tafallan abutuko jaietan Udaleko Euskara Zerbituzak "Tafalla Kantuz " ekimena antolatu du. 5 urte dira jai egitarau ofizialean sartzea erabaki zuela jai batzordeak, eta horrek proiekzio gehiago eman dio. Aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatu nahi dugu. 
Abuztuaren 20an ospatuko da, igandean. Eguerditik hasita arratsaldera arte.
Bazkarian izena eman nahi dutenek (Menua: 20 euro) sartu orrialde honetan (abuztuaren 17ra arte):  
Bertako kantuzaleak Centro Cultural Tafalla Kulturgunean eman dezaketa izena (Abuztuaren 13ra arte).

Animatu eta bete ditzagun Tafallako kaleak kantuz!.

2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea

Sanferminetan kantari: Argazkiak






Uztailaren 22an, kantujira Gros-Sagues

Datorren uztailaren 22an, Grosen egingo dute kantujira. Hasiera Artetxe jenerala kaleko Rikardo tabernan izango da, eguerdiko 12:00etan.
Amaiera berriz Sagues kalean egingo da eta pintxo dastaketa ere izango dugu tarteko.