2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Urtarrileko kantujira 21ean, igande eguerdian.

Urtarrilaren 20a larunbata da, Donostian egun handia, danborrada eguna. Hori dela eta, urtarrileko kantujira egunez aldatzea erabaki da. 
Beraz, 2018ko lehen kantujira urtarrilaren 21ean, igandean, egingo dugu, eguerdiko 12:00etan ohiko tokitik abiatuta. 
Danbor hotsak isildu ondoren, gure ahotsek hartuko dute kantuz danborren lekukoa. 

Abenduaren 31an, kantuz amaituko dugu urtea

Gehitu epigrafea









Abenduaren 31an bi hitzordu ditugu urteari amaiera emateko: Lehenengoa igandean arratsaldeko 17:00etan Zorroaga zahar etxean. Bertako "bizilagunak" pozez hartzen dute gure bisita, eta gurekin kantuan aritzea, beraz animatu!. Ondoren, alde zaharrera abiatuko gara eta arratsaldeko 19:30ean, SPORT taberna parean urteko ohiturari ekingo diogu, hau da, kantuz animatuko dugu urte amaiera hau, eta datorrenari ere... kantuz itxarongo diogu. Urte berri on guztioi! 

Kantuz amaitu eta kantuz hasi dezagun urte berria


"Hator, hator" KHERAU taldearen bertsioa

2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

badator... horra, horra gure Olentzero

Badator, badator gure Olentzero... bide batez Lesakan egiten duten Olentzero lehiaketako bideo bat ikusgai jartzen dizuegu. Kantuaren bertsioa ederra da... entzun, goxatu eta ez ahaztu gabonetan ere kantatzen!

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

ONGI ETORRI donostiar kantuzale hori!

ONGI ETORRI donostiar kantuzale hori!
Donostia Kantuz komunitatearen atari digitila sortu dugu. Tresna honen bitartez, Donostiako kantuzaleen sarea trinkotu eta guztien arteko elka-komunikazioa bultzatu nahi dugu. Bertan, sartuko ditugun albisteak hilean behin helaraziko dizuegu, bainan horretarako zure emaila beharko dugu gure kontaktuetan sartzeko. Bidali zure izena, emaila eta auzoa, helbide honetara: donostiakantari@gmail.com
Hemen aurkituko duzuna: Albistegia, auzoetako informazioa, gure kantu-liburuxka, kantu ikasgela, bideoak eta agenda... Gure emailera idatzita, zuen iritziak, informazioa, irudiak, bideoak, eta proposamenak jasotzerik izango dugu, eta guztien artean zabaldu. Animatu eta erabili.
Besterik gabe, KANTARI HATOR HERRIRA ITSASOARI BEGIRA!

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Abenduaren 4a, Xabier Lete gogoan

Jakinen dugu egun hartan, oh itxaropen! bizitza zarela eta ezereza, guztiontzat du heriotzak soa zorrotz bakar, mutu, leizera jetsiko gera