2017(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Donostiako kantujira RTVE2ko "atencion obras" programan

Abuztuaren 26an Donostian kantujira berezi bat antolatu zen grabazio bat egiteko. RTVE2ko "ATENCION OBRAS" programarako irudiak grabatu zituzten, Cayetana Guillen zuzendutako programa horretan Euskal Herrian ematen diren kantujiren inguruko kuriositatea sortu, eta grabatzea pentsatu zuten. 
ADI!, datorren irailaren 28an, gaueko 21:00etan eskainiko dute. Beraz, ikusi nahi duzuenok adi egon zuen telebistetan. 

2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata

Kataluniarekin bat kantuz, datorren urriaren 1ean.

Kataluniari igure elkartasuna adierazteko deialdia egin nahi dizuegu. Datorren URRIAREN 1ean, 12:00etan, Donostiako Katalunia plazan, "agure zaharra" "L'estaca" kantua abestu eta grabatu nahi dugu. Entsaio bat ere egin nahi dugu, eta horretarako hitzordua jarri dugu: datorren astelehenean, irailaren 25ean Donostiako Kresala elkartean. Beraz, animatu eta kantatu dezagun elkarrekin asCATasuna aldarrikatzeko!