2020(e)ko urriaren 20(a), asteartea

LAGUNEKIN KANTARI: urriaren 26an Peio Ospital

 

Intxaurrondon urtero antolatutako LAGUNEKIN KANTARI ekimenak badu jarraipena, maiatzean ezin izan zen posible, bainan oraingoan baietz dirudi. Datorren urriaren 26an, astelehena, Intxaurrondoko Kultur Etxean (goiko kultur etxean, Larrotxenen ez!), arratsaldeko 19.30ean., PEIO OSPITALen kantaldiaz goxatzeko aukera izango dugu. 

Bizi dugun egoera berezia dela eta, gonbidapenak eskuratu beharko dira aldez aurretik, beraz animatu!!! 

Intxaurrondoko kultur etxea:

Tel. 943 27 93 43

intxaurrondokulturetxea@donostia.eus 

EGIAKO KANTUJIRAK badu bere KANTU LIBURUXKA

Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantujira taldeko kideak, eta horren lekuko bidali berri diguten Kantujirarako KANTU LIBURUXKA BERRIA. Momentuz liburuxka argitaratzeko asmorik ez badute ere, guztion eskura jarri nahi dute gure ordenagailuan edo mobilean gorde eta ikusi ahal izateko.
Guztira 147 abesti jaso dituzte kantu liburuxkan. Zorionak eta ea laster elkarrekin abesteko aukera ditugun.