2019(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

"kantatzen duen herriak" ziklotik jasotako artikulua














Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik ("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian "erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta Donostiako Kantujiraren dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago, kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen duelako". Genero kontua ere aipatzen du "Donostian kantatzen dituzten 125 abestien artean, ez dago emakumeek sortutako bakar bat ere". ... eta abar. 
IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN: BERRIA: "EUSKAL ERRETROMANIA"

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Kantuz kantu Zorroagan Abenduaren 31an

Gabon garai honetan, askotan eguraldi txarrari aurre eginez, kalera irteten gara argi bereziekin kantatzera, bainan tartean badira pertsona ugari, gaixotasun edo ezbehar bat dela medio ingresatuta egon behar direnak, adibidez Zorroagan. Urteak dira abenduaren 31an bertako giroa alaitzea eta bertakoak animatzera joaten garela Donostiako kantuzaleak, eta aurten ere KEMENen eskutik bertara joateko eta kantatzeko gonbitea luzatu digute.
Abenduaren 26an entsaio bat egingo dugu Amara Berriko Ikasbide elkartean, eta urteko azken egunean, abenduaren 31an, Zorroagara joango gara arratsaldeko 17:00etan kantatzera.
Animatu eta parte hartu gurekin elkartasunezko kantu saio honekin.
Milesker.

Donostiako Santo Tomas azoka egunean KANTUJIRA

Badator Donostiara urteko azoka eguna, Santo Tomas eguna. Aurten KANTUJIRA izango dugu egun honetan, hasiera 12:00etan Udaletxean (Ijentea kalean), ondoren honako guneak zeharkatu ditugu: Lasala plaza, Nautiko balkoia, Mari, la flamenka, portaletasen amaitzeko. 
Animatu eta parte hartu egun zoragarri honetan!

Santo Tomaseko egitarauak ere bestelako ekimenen berri ere ematen digu, tartean: txistorra lehiaketa, bertsolariak Trinitate plazan, aizkolarien lehiaketa Trinitate plazan (13.30), Muxikoak dantzak bulebar kioskoan (18.30ean), erromeria bulebarren (19.45ean),... 
Auzoetan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hemen duzue eguneko egitarau osoa.
Santo Tomaseko egitaraua
Auzoetako egitaraua



Abenduaren 14an Grosen egindako KANTUJIRA

Azaroaren 16an Donostian egindako kantujira

Euripean ere Donostia kantari!!!

2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskal Kantak EITB irrati berria sortu dute


Egun osoko jardunean euskal kantuez osatutako irrati berria sortu dute EITB EUSKAL KANTAK izenekin. Egunean 400 euskal abesti entzun ahal izango da, zoritxarrez FMan ez du sintoniarik izango. Estilo guzietako kantuak dira. Gure ustez berri ona, gure musika eta kantagintzarako. Ba zen garaia horrelako zerbait sortzeko. 
EITB EUSKAL KANTAK