2020(e)ko urriaren 20(a), asteartea

LAGUNEKIN KANTARI: urriaren 26an Peio Ospital

 

Intxaurrondon urtero antolatutako LAGUNEKIN KANTARI ekimenak badu jarraipena, maiatzean ezin izan zen posible, bainan oraingoan baietz dirudi. Datorren urriaren 26an, astelehena, Intxaurrondoko Kultur Etxean (goiko kultur etxean, Larrotxenen ez!), arratsaldeko 19.30ean., PEIO OSPITALen kantaldiaz goxatzeko aukera izango dugu. 

Bizi dugun egoera berezia dela eta, gonbidapenak eskuratu beharko dira aldez aurretik, beraz animatu!!! 

Intxaurrondoko kultur etxea:

Tel. 943 27 93 43

intxaurrondokulturetxea@donostia.eus 

EGIAKO KANTUJIRAK badu bere KANTU LIBURUXKA

Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantujira taldeko kideak, eta horren lekuko bidali berri diguten Kantujirarako KANTU LIBURUXKA BERRIA. Momentuz liburuxka argitaratzeko asmorik ez badute ere, guztion eskura jarri nahi dute gure ordenagailuan edo mobilean gorde eta ikusi ahal izateko.
Guztira 147 abesti jaso dituzte kantu liburuxkan. Zorionak eta ea laster elkarrekin abesteko aukera ditugun.


 

2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

Uztailaren 18ko KANTU SAIOA BERTAN BEHERA


Kantu lagunok:
saiatu izan gara, beti ere oinak lurrean jartzen; Gertatu denaren aurrean, gure kantujira ahalik eta gutxien eteten...
Oraingo honetan, ez da koldartasun asuntoa, hau serioa da!
Gehiegi maite zaituztegu eta zaindu nahi zaituztegu: ELKAR ZAINDU NAHI DUGU...
Gipuzkoan azken egun hauetan izan diren Covid-19aren berragerketak ikusirik, datorren larunbatean, uztailaren 18an, gure kantujira / kantu saioa bertan behera uztea erabaki dugu. Ez da kantujira edo kantu saiorik izango. 
Hurrengo batean, egoera hobe batean, elkar ikusi, abestu, eta besarkatu dugulakoan...
Besarkada estu batez agurtzen zaituztegu.
ANIMO!!!

DONOSTIA KANTUZ

2020(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

San Juan bezperako kantu saioak

San Juan bezperan ohikoak dira suaren inguruan dantzak, kantuak, doinuak,... Aurten egoera berezi honetan, jendetza biltzerik ez dugu izango, hala ere, auzoetako kantuzaleek deialdi txikiak egin dituzte kantu saioak egiteko. 
Horrela, Groseko Nafarroa Beherea plazan, 19.30ean elkartzeko deialdia egin da kantuan aritzeko. 
Bestetik, Amara berriko Ikasbide elkartean, 21.00etan bilduko dira kantuan ibiltzeko. 

Donostiako Plaza Berrian, gaueko 22.15ean, San Joan bezperako ekitaldia antolatu dute. Bertan Donostiako Orfeoia, Udal Txistulari banda, Goizaldi dantza taldea eta beste dantza taldeetako ordezkariak izango dira eskainiko duten ekitaldian. Sarrera mugatuta dago, eskaera egin dutenentzako. Hala ere bai Euskal Telebistan baita streaming bitartez ikusterik egongo da, (Donostia San Sebastián Festak-en YouTube kanalaren bidez emango da zuzenean.)

Donostia Kantuz berpiztu da!

Aurreko larunbatean, konfinamendutik atera eta kantuz entzuterik izan genuen Donostiako Plaza Berria. Hainbat kantuzale bertan bildu, eta jirarik gabeko kantu saioari ekin zitzaion.
Hemen duzue, NAIZ egunkarian jasotako berria eta bertan grabatutako bideo bat:
NAIZ: Donostia kantuz taldea plaza Berrian

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Ekainaren 20an DONOSTIA KANTUZ bueltan da!!!


Hainbat hilabete egoera berezian igaro ondoren, gure hiriko isiltasuna apurtu eta DONOSTIA KANTUZ jarri nahi dugu berriro ere. Horretarako hitzordu berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu:
- Datorren ekainaren 20an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Donostiako PLAZA BERRIn, KANTU SAIO berezia egingo dugu. 
Ez gara bertatik mugituko, babes neurriak, eta distantziak bermatuko ditugu, eta horretarako lurrean kokatutako borobiltxoetan jarriko gara, mugitu gabe, eta bakoitza bere maskarilarekin. Guztira 10 kantu abestuko ditugu, borobil txikitik handira guztiok bat eginik elkarrekin. 
Animatu beraz, eta zatozte gurekin kantura, berpiztu daigun gure DONOSTIA!