2017(e)ko abuztuaren 31(a), osteguna

Gernikako kantujirara joateko deialdia

Datorren urriaren 7an Gernikako Euskal Jaia ospatuko dute, eta urtero bezala KANTUJIRA.
Deituak izan gara bertara joateko.
Donostiatik autobus bat antolatuko da.
Izenak jasotzeko arduradunak Rosi eta Arazeli izango dira beraz beraiengana zuzendu.
Diru ordainketa egiteko, iraileko kantujiran egingo da.
Besterik gabe, animatu eta aurrera!.

Pirateen kantujirako giroa bideoan

2017(e)ko abuztuaren 20(a), igandea

Irailaren 17an, Aieteko jaietan kantujira

Datorren irailaren 17an, Aieteko jaietan kantujira egiteko deialdia egina dago. Igandean, goizeko 11.00etan Aieteko Hiru Damatxo plazan hasiera emango diote kantujirari. Ondoren, 14:30ean herri bazkaria. Bertan bazkaldu nahi dutenek 15 eurotan izango dute jana eta edana ederra. 
Harremanetarako:
Josemari Agirresarobe 943 218971
Animatu! 

Irailaren 16an, Donostia Kantuz kantujira


2017(e)ko abuztuaren 18(a), ostirala

Irailaren 9an Amara Zaharreko KANTUJIRA

Irailaren 9an, larunbata, Amara zaharrean kantujira abiatuko da Arroka plazatik.
Bertako kantuzaleak Donostiako beste auzoetako kantuzaleak gonbidatu dituzte, eta beraiekin kantuan nahi gaituzte.
Ea Amara Zaharra berpizteko elkarrekin biltzen garen!, animo eta irailaren 9an, Amara Zaharreko Arroka plazan ikusi nahi zaituztegu!

Irailaren 2an, Donostiako euskal jaietan KANTUJIRA

Irailaren 2an, Donostiako euskal jaietan murgildurik, urtero ohiko kantujirari helduko diogu.
Hitzordua: Irailaren 2an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, San Martin merkatutik abiatuta Bulebarera joango gara.

Abuztuaren 26an, RTVEko grabazio baterako KANTUJIRA

RTVE-2 kateko "Atencion obras" Cayetana Guillen Cuervok egiten duen programarako, 4-6 minutuko kantujira grabatzeko saioa egin behar dugu. 
Egun berean Donostiako Orfeoiak, Kursaale egingo duen Verdiren "Requiem"a grabatzera datoz. 
Kantujiraren esperientziaz interesa azaldu dute, eta horren berri emateko grabazio hau egin nahi dute. 6 minutuko grabazioa egin nahi dute Plaza Berriko eskaileratan. 
Hauxe duzue HITZORDUA: Abuztuaren 26an, 12:00etan ELKARetik hasi, kantujira bat egin eta beraiek grabatuko dute nahi dutena. Guk geureari eutsiz, betiko martxan. Animatu zaitezte datorren abuztuaren 26an. 

Piraten kantujiran jasotako bideoa, 2017ko abuztuak 17

Piraten kantujiran jasotako bideoa