2019(e)ko irailaren 6(a), ostirala

"EGIN ZAITEZ MINTZALAGUNA" kanpaina

BAGERA elkartetik kanpaina hau zabaltzeko eskabidea luzatu digute, "EGIN ZAITEZ MINTZALAGUN" kanpainaren bitartez euskararen erabileran laguntzeko MINTZALAGUNAK bilatzen dituzte.

2019(e)ko irailaren 4(a), asteazkena

Aieteko jaiak: Irailaren 15ean KANTUJIRA

Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Aieteko jaien egitarauan kantujira ospatuko dugu: IRAILAREN 15ean, goizeko 11:00etan, Aieteko Hiru damatxo plazan, hamaiketakoa egin ondoren, hasiko dugu kantu saioa. Tarteka Alaia Martin eta Andoni Egañaren bertsoak entzuteko aukera izango ditugu. 
Kantujira txukuna egin nahi dugu eta zuen laguntza paregabea eskatzera gatoz. Aurreko urteetan oso gustura gelditu gara, eta aurten ere maila berdinean jardutea nahi dugu. Abestiak Donostiako liburuxkan daudenak erabiliko ditugu. 14:30ean herri bazkaria Parkeko Topalekun (prezioa: 16 euro). Izena eman nahi duzutenok, jarri harremanetan nirekin: jmagirresarobe@gmail.com edo telefonoz: 943 218971. 
Irailaren 7an egingo den kantujira hasieran (San Martin azokan), bazkarirako txartelak eskuratzeko aukera izango dituzue.
JAIETAKO EGITARAUA IKUSI: AIETEKO JAIAK
Beraz, animatu! *argazkian: 1943ko urtean Katxola baserri aurrean jai-giroan kantuz. 

Egiako "Porrontxo" jaietan, KANTA ELKARTASUNA!


Donostiako Euskal Jaiak: Kantujira eta Egitaraua

Irailareko lehen egunetan ospatzen dira EUSKAL JAIAK DONOSTIAN. Egitarau mardula eta erakargarria egun hauetakoa: estropadak, dantzak, musika, kantuak, jan-edanak,...eta tartean gure KANTUJIRA:
Datorren irailaren 7an, larunbata, 12:00etan, Loiola kaletik abiatuko gara (San Martin azokan), eta trikitilarien laguntzarekin, kalez kale, Alde zaharrera abiatuko gara. Animatu eta zatozte gurekin!!
Esan bezala egun hauetan bestelako ekimen erakargarriak izango ditugu bizitzeko, eta kantuarekin zerikusi duten horietako batzuk azpimarratuko dizkizuegu:
- Irailaren 5ean, 19:00etan, Plaza Berrin, dantza-erromeria Aiko taldearekin
- Irailaren 7an, 22:00ean, Donostiako kaian "habanerak" (Urko, Leire Martinez, Iñaki Salvador,...)
- Irailaren 7an, 22:30ean, Donostia bertsotan ekimena: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Unai Iturriaga,...
eta beste ekimen ugari.
EGITARAU OSOA: EUSKAL JAIAK 2019

Txantxibiri kantuaren bertsio feminista abestu dute Elorrioko jaietan

Kuriositate modura jartzen dugu jasotako bideoa, iritzi ugari egongo dira honen inguruan, bainan jasotakoa zabaltzea merezi duela uste dugu.