2021(e)ko apirilaren 16(a), ostirala

EGIA PAUSOZ PAUSO egitasmoan, apirilaren 17an KANTUJIRA


 EGIA PAUSOZ PAUSO lelopean, Egiako auzoak kanpaina berri bat abian jarri du, oinezkoen espazio atseginak sortzeko helburuarekin. Kanpaina hau apirilaren 12an hasi eta apirilaren 25ean amaiera emango zaio. 

Ekimen ugari antolatu dituzte, tartean KANTUJIRA bat, datorren apirilaren 17an, larunbatean eguerdiko 12etan. Animatu eta parte hartu ekimen honetan. Milesker. 

Aioooooooo. 

2021(e)ko apirilaren 2(a), ostirala

ABERRI EGUNA 2021: KEINU BAT BATERA ... KANTUZ!

 

ABERRI EGUNA 2021: Donostiako DEIALDIA

 

KEINU BAT BATERA leloarekin 2021eko ABERRI EGUNA DONOSTIAn ospatzeko DEIALDIA egin dute. Apirilaren 4an, igandea, Donostiako Bulebarren, 12.00etan elkartuko gara. Bertan, osasun neurri  eta distantzia minimoak errespetatuz, EKITALDI xume bezain eder bati ekingo zaio:

12.00etan, AURKEZLEAREN AGURRA

12.05ean, GAZTE BERTSOLARIEN AGURRA

12.15ean, SAHARAR KOMUNITATEAREN HITZARTZEA

12.25ean, SAHARA-KATALUNIAKO banderak ESKEGI. 

12.30ean, HERRIEN ARTEKO KONEXIOA eta KANTUAK:

  • GERNIKAKO ARBOLA
  • TXORIAK TXORI
  • IKUSI MENDIZALEAK 
  • Ondoren beste kantuak: Agure zaharra, Bagare, Zenbat gara, Aberriaren mugak,...
12.50ean, Eskertza, agurra eta plaza dantza. 

2020(e)ko urriaren 20(a), asteartea

LAGUNEKIN KANTARI: urriaren 26an Peio Ospital

 

Intxaurrondon urtero antolatutako LAGUNEKIN KANTARI ekimenak badu jarraipena, maiatzean ezin izan zen posible, bainan oraingoan baietz dirudi. Datorren urriaren 26an, astelehena, Intxaurrondoko Kultur Etxean (goiko kultur etxean, Larrotxenen ez!), arratsaldeko 19.30ean., PEIO OSPITALen kantaldiaz goxatzeko aukera izango dugu. 

Bizi dugun egoera berezia dela eta, gonbidapenak eskuratu beharko dira aldez aurretik, beraz animatu!!! 

Intxaurrondoko kultur etxea:

Tel. 943 27 93 43

intxaurrondokulturetxea@donostia.eus 

EGIAKO KANTUJIRAK badu bere KANTU LIBURUXKA

Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantujira taldeko kideak, eta horren lekuko bidali berri diguten Kantujirarako KANTU LIBURUXKA BERRIA. Momentuz liburuxka argitaratzeko asmorik ez badute ere, guztion eskura jarri nahi dute gure ordenagailuan edo mobilean gorde eta ikusi ahal izateko.
Guztira 147 abesti jaso dituzte kantu liburuxkan. Zorionak eta ea laster elkarrekin abesteko aukera ditugun.


 

2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

Uztailaren 18ko KANTU SAIOA BERTAN BEHERA


Kantu lagunok:
saiatu izan gara, beti ere oinak lurrean jartzen; Gertatu denaren aurrean, gure kantujira ahalik eta gutxien eteten...
Oraingo honetan, ez da koldartasun asuntoa, hau serioa da!
Gehiegi maite zaituztegu eta zaindu nahi zaituztegu: ELKAR ZAINDU NAHI DUGU...
Gipuzkoan azken egun hauetan izan diren Covid-19aren berragerketak ikusirik, datorren larunbatean, uztailaren 18an, gure kantujira / kantu saioa bertan behera uztea erabaki dugu. Ez da kantujira edo kantu saiorik izango. 
Hurrengo batean, egoera hobe batean, elkar ikusi, abestu, eta besarkatu dugulakoan...
Besarkada estu batez agurtzen zaituztegu.
ANIMO!!!

DONOSTIA KANTUZ