2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata

Kataluniarekin bat kantuz, datorren urriaren 1ean.

Kataluniari igure elkartasuna adierazteko deialdia egin nahi dizuegu. Datorren URRIAREN 1ean, 12:00etan, Donostiako Katalunia plazan, "agure zaharra" "L'estaca" kantua abestu eta grabatu nahi dugu. Entsaio bat ere egin nahi dugu, eta horretarako hitzordua jarri dugu: datorren astelehenean, irailaren 25ean Donostiako Kresala elkartean. Beraz, animatu eta kantatu dezagun elkarrekin asCATasuna aldarrikatzeko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina