Bueltan da DONOSTIAKO ohiko KANTUJIRA. Maiatzaren 21ean, hileko 3. asteburua izanik, larunbata goizean, 12.00etan "Elkar" denda aurrean elkartuko gara, eta ondoren kalez kaleko kantujirari ekingo zaio. Animatu eta alaitu ditzagun kantuz gure herriko kaleak.
2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala
2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
KORRIKA AMAIERARAKO KANTUJIRA
Datorren igandean, apirilaren 10ean, Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Donostiara iritsiko da EUSKARAREN KORRIKA!!!.
Ostiralean, apirilaren 8an, AMARA BERRI KANTUZ KORRIKA-KANTUJIRA egingo dute arratsaldeko 19.30eatik aurrera IKASBIDE kultur elkartean abiatuta.
Igandean berriz, KORRIKA AMAIERA:
Amaierako ekitaldia egin ondoren, DONOSTIAKO KANTUZALEOK euskararen aldarria kantuz zabaltzeko aukera izango dugu.
Hemen duzue KORRIKA egunerako KANTUJIRA:
- 12.30ean KORRIKA Bulebarrera iritsiko da.
- EKITALDIA amaitu ondoren, DONOSTIAKO KANTUZALEOK kioskora igotzeko aukera izango dugu.
- Gaztelumendi bertsolariak Txillardegiri eskainitako bertsoak abestu ondoren, guztiok elkarrekin EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestuko dugu.
- Ondoren, gure KANTUJIRARI ekingo diogu:
- Plaza Berrian: Kontrapasa, Baratze bat, Egun da Santi MamiƱa
- Zuloagan edo Trinitate plazan: Martxa baten lehen notak, Bagare, Ituringo arotza.
- Kaian-Portaletas: Itsasoari begira, Xalbadorren heriotzean, Boga boga.
Animatu eta zabaldu dezagun kantuz gure doinu librea EUSKARA!!!
2022(e)ko otsailaren 16(a), asteazkena
Otsailaren 19an KANTU SAIOA Donostiako Plaza Berrian
Datorren otsailaren 19an, larunbata, 12.00etan izango dugu berriro ere kantatzeko hitzordua, Donostiako Plaza Berria betetzeko eta alaitzeko aukera. Animatu eta zatozte gure ohiko kantuekin goxatzera. DONOSTIA KANTUZ. Milesker.
2022(e)ko urtarrilaren 13(a), osteguna
Urtarrilaren 15ean, 12.00etan, kantu saioa Donostiako Plaza Berrian
Datorren larunbatean, urtarrilaren 15ean, urte berriko lehen kantu saioari ekingo diogu Donostiako Plaza Berrian, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Egoera pandemikoa onena izanik gabe, aurrera egitea erabaki dugu, beti ere, pertsonen arteko distantziak eta babes neurriak bermatuta. Beraz, animatu datorren larunbatean gurekin kantatzera.
2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea
2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
Azaroaren 20an, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ saioa Donostiako Plaza Berrian
Datorren azaroaren 20an, hileko 3. larunbata izanik, elkarrekin kantatzeko ohiturari eutsiko diogu, eta horrela, eguerdiko 12.00etan Donostiako Plaza Berrian elkartu eta bertatik mugitu gabe, gure ohiko kantuak abesteari ekingo diogu, beti ere, kantuzaleon arteko tarteak eta babes neurriak bermatuz.
Animatu eta zatozte larunbatean, elkarrekin kantatzera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)