KRESALA ABESTUZ antolatuta, datorren abenduaren 4an, 12.00etan Donostiako Plaza Berrian, kantu saioa izango dugu euskararen eguna kantuz aldarrikatzeko.
2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
Azaroaren 27an, 12.00etan Kantujira Martutene auzoan
Martutene auzoan euskararen aldeko programazioari ekin diote, eta datorren azaroaren 27an, 12.00etatik aurrera KANTUJIRA antolatu dute. Kantujira honetan "Bentazaharreko mutiko alaiak" taldearen laguntza izango dute.
Azaroaren 13an, Loiola auzoan jasotako kantu saio alaia.
Giro ederra aurreko azaroaren 13an Loiola auzoan. Herritarrak kantuan aritu ziren kalez kale gure ohiko kantuak abestuz.
2021(e)ko urriaren 15(a), ostirala
Auzoetako kantu saioak martxan!
Dagoeneko martxan ditugu auzoetako KANTU SAIOEN ikastaro-jardunak.
Hemen duzue orain arte IKASTARO hauen inguruan jaso dugun INFORMAZIOA:
KRESALA ABESTUZ:
- Urriak 20, asteazkena. ORDUTEGIA: 19.30-21.30
- TOKIA: KRESALA elkartea; Euskal Herria 9 Donostia.
- Kantu saioak musukoarekin eta elkarren arteko tarteak zainduz egingo dira.
AMARA BERRI KANTUZ:
- Azaroak 3, asteazkena. ORDUTEGIA: 20.00-21.30
- TOKIA: IKASBIDE kultur elkartea; Isabel II 15 behea Donostia.
- Kantu saioak musukoarekin eta elkarren arteko tarteak zainduz egingo dira.
2021(e)ko irailaren 30(a), osteguna
Urriaren 2an, KANTU JIRA Egian
Badirudi orain arte bizi izandako egoera pandemikoa hobetzen eta normalizatzen ari dela, eta ondorioz gure kantu saioak berreskuratzeko aukera izango dugula.
Gauzak horrela datorren urriaren 2an, 12.00etatik aurrera, EGIAN KANTU-JIRA antolatu dute, beraz animatu eta zatoz kantari.
Bestetik ere, hirugarren larunbateko hitzordua ere berreskuratu dugu, eta urrian ere Donostiako Plaza Berrian elkartuko gara kantuekin goxatzeko, bestelako berririk edo aldaketarik ez badago noski.
Beraz, bai auzoetako baita Donostia Kantuzetik antolatutako kantu-jirak martxan ditugu!!
2021(e)ko irailaren 17(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)