2020(e)ko urtarrilaren 3(a), ostirala
2019(e)ko abenduaren 24(a), asteartea
Urte-zaharra kantuan amaitu nahi? Zatozte!!!
Urtea amaiera alaitasunez, elkarrekin eta kantuan amaitzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Hauxe duzue HITZORDUA:
Datorren abenduaren 31an, arratsaldeko 19:00etan (gutxi gora-behera), Sport taberna parean (Fermin Calbeton kalean) bilduko gara urte zaharra agurtu eta urte berriari ongi etorria gure KANTUEN bitartez eskaintzeko.
ANIMATU ETA ZATOZTE!!!
2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
"kantatzen duen herriak" ziklotik jasotako artikulua
Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik ("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian "erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta Donostiako Kantujiraren dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago, kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen duelako". Genero kontua ere aipatzen du "Donostian kantatzen dituzten 125 abestien artean, ez dago emakumeek sortutako bakar bat ere". ... eta abar.
IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN: BERRIA: "EUSKAL ERRETROMANIA"
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)