Azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Alde Zaharreko Ikatz kalean, Xiberotik etorritako gazte talde baten kantaldia entzuteko aukera izango dugu.
Agur Xiberoa ekimena deituriko honetan, "Ederlezi" pastoralean parte hartu zuten gazteak izango ditugu.
Ondoren, gaueko 24.00etan Herria elkartean Donostiako MIKEL KARTON kantuegilearen kontzertua izango dugu.
Euskararen eguna dela eta, egitarau mardula osatu dute Donostian. Auzoz auzoko egitaraua ikuskatzeko aukera hemen duzue: EGITARAU OSOA
Auzo gehienetan kantujirak ez badira kantu saioak programatuta daude. Hemen dituzue antolatutako KANTUJIREN ZERRENDA:
Azaroaren 23an, larunbata, 13.30ean, IBAETAN kantujira.
Azaroaren 23an, larunbata, 12.00etan, MARTUTENEN kantujira.
Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan HERRERA KANTUZ (Euskal girotik abiatuta)
Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan DONOSTIAKO KANTUJIRA txistulariekin.
Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan, ANTIGUAN kantujira. Luberriko abesbatza eta txistulariak.
Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan, KANTUJIRA (Julio Urkixo kaletik abiatuta)
Abenduaren 1ean, igandea, 12.00etan AMARA-BERRI KANTUZ (Erriber Loiolara abiatuko dira).
Abenduaren 1ean, 12.00etan, ERRIBERA LOIOLAN kantujira (Amara-Berriko taldearekin batera).
Abenduaren 3an, asteartea, 11.00etan AÑORGAN kantujira. Amassorrain ikastolako kideak.
Abenduaren 3an, asteartea, 9.15ean, haurren EGIAN kantujira(Aitor ikastola-maria Reina ikastetxea)
Egiatik ELKARTASUN KANTA ekimenaren bideoa bidali digute. Azaroaren 2an, larunbata, berriro bilduko dira kantujiran. Hitzordua eguerdiko 12:00etan KATA tabernan. Animatu!