2019(e)ko irailaren 4(a), asteazkena

Donostiako Euskal Jaiak: Kantujira eta Egitaraua

Irailareko lehen egunetan ospatzen dira EUSKAL JAIAK DONOSTIAN. Egitarau mardula eta erakargarria egun hauetakoa: estropadak, dantzak, musika, kantuak, jan-edanak,...eta tartean gure KANTUJIRA:
Datorren irailaren 7an, larunbata, 12:00etan, Loiola kaletik abiatuko gara (San Martin azokan), eta trikitilarien laguntzarekin, kalez kale, Alde zaharrera abiatuko gara. Animatu eta zatozte gurekin!!
Esan bezala egun hauetan bestelako ekimen erakargarriak izango ditugu bizitzeko, eta kantuarekin zerikusi duten horietako batzuk azpimarratuko dizkizuegu:
- Irailaren 5ean, 19:00etan, Plaza Berrin, dantza-erromeria Aiko taldearekin
- Irailaren 7an, 22:00ean, Donostiako kaian "habanerak" (Urko, Leire Martinez, IƱaki Salvador,...)
- Irailaren 7an, 22:30ean, Donostia bertsotan ekimena: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Unai Iturriaga,...
eta beste ekimen ugari.
EGITARAU OSOA: EUSKAL JAIAK 2019

Txantxibiri kantuaren bertsio feminista abestu dute Elorrioko jaietan

Kuriositate modura jartzen dugu jasotako bideoa, iritzi ugari egongo dira honen inguruan, bainan jasotakoa zabaltzea merezi duela uste dugu.

2019(e)ko abuztuaren 9(a), ostirala

Abuztuaren 17an, Donostia Kantuzen abuztuko kantujira.

Uda sasoian sartuta, Donostiako Aste Nagusian murgilduta, jende ugari biltzen gara abuztuko kantujiran. Aurten, abuztuaren 17an, 12:00etan beti bezala, kantuan zeharkatuko ditugu Donostiako kaleak. Animatu donostiarrak, gipuzkoako eta euskal kantuzaleok, eta kantuan ospatu ditzagun gure festak.
Giroa berotzeko Alde Zaharreko dultzaineroak izango ditugu gurekin.
Azpian, 2013ko irudiak dituzue, NAIZ hedabidean Gotzon Aranburuk egindako bideoa:
https://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/kantujira-donostiako-aste-nagusian

2019(e)ko uztailaren 4(a), osteguna

Uztailaren 21ean Groseko hurrengo kantujira



























Datorren uztailaren 21ean jaiekin batera burutuko da Groseko hurrengo kantujira. 12:00etan, Nafarroa Beherea plazan elkartuko dira kantuzaleak. Azoka zaharreko plazan, Txofre plaza ondoan. Eta eguna ondo amaitzeko KANTU-BAZKARIA, Katalunia plazan, 14:30ean, 13 euroren truke. 
Hortik aurrera, beti hileko BIGARREN LARUNBATEAN antolatuko dute kantujira. 
Ea ba inguruko kantuzaleak eta beste auzoetakoak animatzen diren Groseko kantujira bultzatzen.