2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala
2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala
Otsailaren 2an Egian kantujira
Aurten, Donostiako beste auzo batean hasi dira kantujira egiten, Egian. Eta lehen saioari jarraituz badatorkigu bigarren hileko hurrengo kantujira. Datorren otsailaren 2an, 12:00etan, KATA tabernatik irtengo da kantujira.
Animatu ditzagun Egiako kaleak!
2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea
Urtarrilaren 27an, kantujira Antiguako auzoan
Urte hasi eta berehala jaietan murgilduko da gure hiria, urtarrilaren 20an Donostiako danbor hotsak entzun eta gero, Antiguako jaiak datoz, eta urtero bezala kantu saioa sartu dute egitarauan.
Hemen duzue hitzordua:
Datorren urtarrilaren 27an, igandea, 12:00etan, Antiguako eliza aurrean elkartuko gara, kalez kaleko kantujirari hasiera emateko.
Donostiako auzo ezberdinetako kantuzaleak gonbidatzen gaituzte antiguarrekin batera kantujira jendetsua burutzeko.
Animatu eta zatoz!!!
Giro ederra Egiako kantujira berriarekin
Poliki poliki jendea inguratu zen Egiako Ostotxa taberna ingurura. Azkenean jende ugari eta gogo onez ekin zitzaion kantatzeari. Zorionak antolatzaileei eta ea aurrerantzean ere segida ematen diogun gure kantujirari. Gogoratu, hilero lehen larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Ostotxa taberna aurrean.
2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala
Donostiako kantuzale fina zen Consuelo Jauregi joan zaigu
Zoritxar baten berri eman nahi dizuegu, sarritan gurekin batera kantuan aritzen zen Consuelo Jauregi urtarrilaren 3an hil da.
Gure elkartasun guztia bere familiari eta inguruko lagun eta adiskide guztiei. Kantuz gogoratuko dugu gure laguna.
2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna
2019ko Donostia Kantuzen lehen kantujira Urtarrilaren 19an
Urte berri on denori, hasi bezain laster ate joka ditugu Donostiako Jaiak. Urtero gure kantujira dataz egokitu behar izaten dugu danborradaren eraginez. Aurten, 3. larunbatean egiten jarraituko dugu, hau da, Urtarrilaren 19an, 12:00etan Elkar aurrean.
Besterik gabe, ondo hasi urtea eta jarraitu kantuan herri giroa sustatzen.
Egian kantujira berria sortu dute
Zorionak Egiako kantuzaleak. 2019ko urte berriari hasiera emateko kantujira berria dugu Donostian, kasu honetan Egia auzoan.
Dagoeneko lehen kantujira saioa aurreikusi dute, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Ostotsa tabernatik abiatuko dira kantuan.
Zorionak eta animatu kantura!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)