2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna
GuLaboa ekimena Urumeako uretan Laboa gogoratzeko
Abenduaren 30ean Loiolako Erribera auzoko kantuzaleak Amara-Berriko kantu taldearekin batera, txalupaz zeharkatu zuten Urumea ibaia Mikel Laboa gogoratzeko.
2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea
Azaroaren 20an, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ saioa Donostiako Plaza Berrian.
Datorren azaroaren 20an, eguerdiko 12.00etan Donostiako Plaza Berrian elkartuko gara berriro ere gogoko ditugun kantuak abesteko. Gure kantu saioa plazatik mugitu gabe izango da, beti ere, kantuzaleen arteko tarteak mantenduz, eta bestelako babes neurriak bermatuz.
Beraz, animatu eta zatozte gurera, kantuan gure hiria alaitzera!
EGIAko KANTU JIRAk badu bere KANTU LIBURUXKA
Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantuzaleek eta horren lekuko bidali diguten KANTU LIBURUXKA berria dugu. Momentuz, ez dute eskuko liburua argitaratzeko asmorik, hori bai, gutxienez modu birtualean edo telefonoan gordetzeko eta ikusteko aukera eskainiko digute. Guztira 147 abesti jasota daude bertan.
Ea laster kalean elkarrekin abesteko aukera ditugun. Milesker eta zorionak Egiako kantuzaleak.
Rekalde tabernari agur esan diote kantuz
Abenduaren 30ean, kantuz itxi zuten Donostiako Rekalde taberna. Bertsolariek lehenik (tartean Maialen Lujanbio eta Jon Maia), eta ondoren Donostiako kantujira taldekideek kantuz eskaini zioten azken agurra, Donostiarrentzat hain ezaguna izan den Rekalde tabernari. Giro ederra eta bikaina bertan bildu zirenen artean.
2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)