2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

Rekalde tabernari agur esan diote kantuz

Abenduaren 30ean, kantuz itxi zuten Donostiako Rekalde taberna. Bertsolariek lehenik (tartean Maialen Lujanbio eta Jon Maia), eta ondoren Donostiako kantujira taldekideek kantuz eskaini zioten azken agurra, Donostiarrentzat hain ezaguna izan den Rekalde tabernari.  Giro ederra eta bikaina bertan bildu zirenen artean. 

Egiako kantujira uztailaren 3an, 12.00etan


 

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Abenduaren 1ean Kantujira Alde-Zaharrean

MIkel Laboa plaza inauguratzeko jaialdia

Abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren 10. urtemugan, sortzaile donostiarraren izena eramango duen plaza inauguratuko dute. Antiguak kantuz oroituko du Laboa, bere omenez antolatuko duten ekitaldi berezian.

Goizean hasiko da ospakizuna, hamaika eta erdietan, Gaskonia plazan, txistulariekin eta kantujirarekin. Handik abiatuko dira Mikel Laboa plazaraino, eta han, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsotan ariko dira.Ainara Ortega eta Iñaki Salvador musikariak ere ariko dira zuzenean. Donostiako Zurartean txalaparta eskolak eta Luberri abesbatzak ere parte hartuko dute.
Ekitaldiaren ondoren kantu bazkaria egingo dute Txirain elkartean. Izena eman daiteke Txirain.eus webgunean eta 943312854 telefono zenbakian.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Abenduaren 1ean, Loiolan, Basurde Kantu-afaria

Egitarau mardula gure herrietan Euskaraldiaren baitan. Loiolan ere badute aste osoko kultur jarduna (trikitilarien emanaldia, bertso saioa, bertso bazkaria,...) eta abenduaren 1ean, gaueko 21:00etan, Basurde KANTU AFARIA antolatu dute Loiolako Hontza elkartean. Afaria animatzeko Zigor magoa ere bertan izango omen da. Beraz, animatu!. 

Azaroaren 25ean, 12:00etan, Kantujira Loiolako Erriberan