AÑORGAN:Baserriz baserri santa eskean ibiliko dira aurten ere Añorgan. Iganderako egin dute deia auzotarrek, 10:00etan, Amassorrain ikastolaren parean elkartzeko. Aspalditik dute ohitura Añorgan koplaka aritzeko Santa Ageda bezperan, eta ohiturari eusten jarraitzen dute. 25 Geltokiak, auzoko komunikabideak, bideo bat osatu zuen 2015eko santa eskearekin.
-----------------------------------------------------------------------------------
ALDE ZAHARREAN: Igandean, 20:00etan Kresala kultur elkartetik abiatuko dira Alde zaharrera joateko. Kalez kale, tabernaz taberna, dendetan ere bai ibiliko dira, beti ere kantuz giro ederrean bizilagunak agurtuz. 21:30ean Plaza Berrira iristea aurreikusten dute, eta amaiera berriz 22:30ak inguruan Kresala elkartean.
----------------------------------------------------------------------------------
LOIOLAKO ERRIBERAN: Tradizioarekin bat egin nahi izan dute bertako auzokideek, eta kantari irtengo dira igandean, otsailaren 4an, 18:30ean. Santiago plazatik aterako dira, eta auzoko kaleetan barrena ibiliko dira. Caritas elkarteari bideratuko diote eskean jasotako dirua. Egun handia iritsi aurretik, entsegua egingo dute, auzo elkartearen lokalean (Gabriel Maria Lafitte, 2), ostegunean, otsailaren 1ean, 19:30ean.