2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

Urtarrilaren 14an, muxikoak Antiguako frontoian

Datorren igandean, urtarrilak 14, eguerdiko 12:00etan, muxikoak dantza saio irekia izango dugu Antiguako frontoian. 
Hotza kentzeko modu alaiagorik ba ote dago? 

Urtarrilaren 13an, 11:45ean Areatzan Bilbon Kantari

Jakingo duzuenez, Sarek antolatuta datorren larunbatean hainbat ekitaldi burutuko dira Bilbon, tartean ohiko manifestazioa. Hori dela eta, Bilbon larunbata arratsaldean antolatutako kantujira, eguerdian egingo dute, hau da, 11:45ean Areatzan jarritako karpatik abiatuta. Ondoren Zazpi kaleetan zehar arituko dira kantari. Badakizue animatzen bazerate giro ederra izango duzue goizean. 

2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Urtarrileko kantujira 21ean, igande eguerdian.

Urtarrilaren 20a larunbata da, Donostian egun handia, danborrada eguna. Hori dela eta, urtarrileko kantujira egunez aldatzea erabaki da. 
Beraz, 2018ko lehen kantujira urtarrilaren 21ean, igandean, egingo dugu, eguerdiko 12:00etan ohiko tokitik abiatuta. 
Danbor hotsak isildu ondoren, gure ahotsek hartuko dute kantuz danborren lekukoa. 

Abenduaren 31an, kantuz amaituko dugu urtea

Gehitu epigrafea









Abenduaren 31an bi hitzordu ditugu urteari amaiera emateko: Lehenengoa igandean arratsaldeko 17:00etan Zorroaga zahar etxean. Bertako "bizilagunak" pozez hartzen dute gure bisita, eta gurekin kantuan aritzea, beraz animatu!. Ondoren, alde zaharrera abiatuko gara eta arratsaldeko 19:30ean, SPORT taberna parean urteko ohiturari ekingo diogu, hau da, kantuz animatuko dugu urte amaiera hau, eta datorrenari ere... kantuz itxarongo diogu. Urte berri on guztioi! 

Kantuz amaitu eta kantuz hasi dezagun urte berria


"Hator, hator" KHERAU taldearen bertsioa

2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

badator... horra, horra gure Olentzero

Badator, badator gure Olentzero... bide batez Lesakan egiten duten Olentzero lehiaketako bideo bat ikusgai jartzen dizuegu. Kantuaren bertsioa ederra da... entzun, goxatu eta ez ahaztu gabonetan ere kantatzen!