RTVE-2 kateko "Atencion obras" Cayetana Guillen Cuervok egiten duen programarako, 4-6 minutuko kantujira grabatzeko saioa egin behar dugu.
Egun berean Donostiako Orfeoiak, Kursaale egingo duen Verdiren "Requiem"a grabatzera datoz.
Kantujiraren esperientziaz interesa azaldu dute, eta horren berri emateko grabazio hau egin nahi dute. 6 minutuko grabazioa egin nahi dute Plaza Berriko eskaileratan.
Hauxe duzue HITZORDUA: Abuztuaren 26an, 12:00etan ELKARetik hasi, kantujira bat egin eta beraiek grabatuko dute nahi dutena. Guk geureari eutsiz, betiko martxan. Animatu zaitezte datorren abuztuaren 26an.