2017(e)ko abuztuaren 18(a), ostirala
2017(e)ko uztailaren 27(a), osteguna
Gasteizko jaiak: Abuztuaren 6an kantujira
Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den kantujira Arka plazatik abiatuko da 12:00etan. Bertan "ibiltari" eskultura dago. Amaiera berriz Aiztogile kalearen inguruan emango diogu. 15:00ak inguruan Landatxo kiroldegian izango dugu herri bazkaria. Eta bazkal-ondoren etengabeko kantu-dantza giroan murgilduta jarraituko dugu.
Bazkaltzera joan nahi dutenek 24 € ordaindu beharko dute, Euskadiko Kutxaren diru-ordainketa eginez. Hemen duzue zenbakia: 3035 0080 95 0801087673.
Ordainketa egiteko azken eguna: abuztuak 2. Beti bezala, jende kopurua eta zein herritiko zoazten informazioan jarri. Ez ahaztu ordainagiria eramaten.
Besterik gabe, ondo pasa Gasteizko jaietan.
Baionako jaiak: kantu saioen informazioa
Hemen daude Baionako festetarako antolatu diren kantu eta dantza saioak.
Informazio gehiago hemen:
Baionan Kantuz jaietan 2017
Gros-Saguesko kantujira argazkitan
Hemen dituzue lehengo uztailaren 22an Gros-Saguesen egindako kantujirako argazkiak.Donostia Kantuz taldearen argazkiak ikusteko klikatu hemen:
Donostia Kantuz argazkitan
2017(e)ko uztailaren 21(a), ostirala
Abuztuaren 20an Tafallan Kantuz
Urtero bezala, Tafallan abutuko
jaietan Udaleko Euskara Zerbituzak "Tafalla Kantuz " ekimena antolatu
du. 5 urte dira jai egitarau ofizialean sartzea erabaki zuela jai
batzordeak, eta horrek proiekzio gehiago eman dio. Aurreko urteetan
izandako arrakasta errepikatu nahi dugu.
Abuztuaren 20an ospatuko da, igandean. Eguerditik hasita arratsaldera arte.
Bazkarian izena eman nahi dutenek (Menua: 20 euro) sartu orrialde honetan (abuztuaren 17ra arte):
Bertako kantuzaleak Centro Cultural Tafalla Kulturgunean eman dezaketa izena (Abuztuaren 13ra arte).
Animatu eta bete ditzagun Tafallako kaleak kantuz!.
2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea
Uztailaren 22an, kantujira Gros-Sagues
Datorren uztailaren 22an, Grosen egingo dute kantujira. Hasiera Artetxe jenerala kaleko Rikardo tabernan izango da, eguerdiko 12:00etan.
Amaiera berriz Sagues kalean egingo da eta pintxo dastaketa ere izango dugu tarteko.
Amaiera berriz Sagues kalean egingo da eta pintxo dastaketa ere izango dugu tarteko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)