2024(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

2024ko LEHEN KANTUJIRA, URTARRILAREN 27an


 URTE BERRI ON KANTUZALE ORORI. 

Jakinean zaudete hilero 3. larunbatean Donostiako Kantujira saioa egiten dugula. Hasi berri dugun urtarrilean, 3. larunbatean (urtarrilak 20) Donostiako jai nagusia dugu, beraz bestelako ekitaldiekin talka ez egiteko, beste egun bat proposatzen dizuegu kantujira egiteko: URTARRILAREN 27an, ohiko hitzorduan, eta lekuan. 

Animatu eta aurrera Donostia Kantuz! 

2023(e)ko abenduaren 10(a), igandea

ARTIKULUA INTERESGARRIA: "Revista de Antropologia Iberoamericana" aldizkarian DONOSTIAKO KANTUJIRARI buruz.


Lagun batek bidalitako artikulua irakurri eta zuekin konpartitu nahi izan dut. Interesgarria benetan! Artikuluaren idazlea Mari Luz Esteban da, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologiako irakaslea da, (antropologian doktorea). Azpimarratzekoa, bere begietatik jasotako iritziak, gogoetak, sentsazio guztiak, eta batez ere kantujira dinamikari eskaintzen dion balorea, gizarteari eskaintzen dion ekarpen kultural-soziala azpimarratuz.  Kasu honetan Donostiako kantujiraren bueltan hitzegiten du, bainan argi dago, beste guztien izenean ere gauza bera esan daitekeela. Animatu eta irakurri 👇

 

2023(e)ko abuztuaren 15(a), asteartea

ABUZTUAK 27, 12.00etan, Donostiako Bulebar kioskoan "KANTU BAT ASKATASUNARI" ekimena.

Orain 130 urte... 1893ko abuztuaren 27an, Espainiako Guardia Zibilak hiru donostiar hil zituen tiroz, Londres hotelaren kanpoaldean, Espainiako presidente Parxedes Mateo Sagastaren aurkako Gamazada edo Sanrokada herri altxamenduan: Justo Perez, Rufino Azpiazu Etxeberria eta Bixente Urzelai. Era berean, hamar lagun zauritu zituzten, eta hamarnaka atxilotu. Bulebarreko kioskoan hasi ziren egun hartako istiluak, hainbat herritar GERNIKAKO ARBOLA abesten hasi zirenean, eta Londres hotelaren parean izan zen tiroketa (Sagasta hotelean zegoen). 

Hemen duzue gertaeren KRONIKA: HITZA: "KANTU BAT ASKATASUNARI"

Datorren abuztuaren 27an, 12.00etan Donostiako Bulebarreko kioskoan EKITALDI berezia antolatu da gertaera horiek gogora ekartzeko, tartean txalaparta, musika, kantuak, dantza, oroigarriak... Ondoren,  KANTUJIRA batekin amaituko dugu eguneko egitaraua. ANIMATU!!! 

ABUZTUAREN 19an, LARUNBATA, 12.00etan "Elkar" dendatik abiatuta ABUZTUKO KANTUJIRA SAIOA

 

Donostiako Aste Nagusian murgilduta ere, ohiko KANTUJIRA egindo da datorren larunbatean, ABUZTUAK 19, 12.00etan, Elkar dendatik abiatuta. Animatu! 

ABUZTUAREN 16an, 12.00etan "Flamenkatik" abiatuta PIRATEN KANTUJIRA

 


Hemen duzue PIRATEN EGITARAUA: DONOSTIAKO PIRATAK 2023ko EGITARAUA

2022(e)ko abuztuaren 16(a), asteartea

Abuztuaren 17an, asteazkena, PIRATEN KANTUJIRA

Donostiako Aste Nagusian, ohikoa dugun PIRATEN KANTUJIRA izango dugu, datorren asteazkenean, abuztuak 17. Kaiatik abiatuko da, Flamenkatik, goizeko 12.00etan, animatu denok "piraten kantuen" kalejirara!!!



 

2022(e)ko uztailaren 12(a), asteartea

Uztailaren 16an Karmengo jaietako KANTUJIRA

 


Iritsi dira KARMENGO JAIAK eta bere egitarauan, uztailaren 16an, larunbatean KANTUJIRA egingo da alde zaharreko kaleetan. 

12.00etan Plaza Berrian elkartuko gara ondorengo ibilbidea eginez: Plaza Berria, Kanoietan, Mikel Laboaren plaka ingurua, Sarriegi plaza, Nautikoa, eta Portaletasen amaituko da 14.15ean. 

Besterik gabe, animatu gurekin kantatzera!  

2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

Maiatzaren 21ean, DONOSTIAko KANTUJIRA bueltan

 

Bueltan da DONOSTIAKO ohiko KANTUJIRA. Maiatzaren 21ean, hileko 3. asteburua izanik, larunbata goizean, 12.00etan "Elkar" denda aurrean elkartuko gara, eta ondoren kalez kaleko kantujirari ekingo zaio. Animatu eta alaitu ditzagun kantuz gure herriko kaleak. 

2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

KORRIKA AMAIERARAKO KANTUJIRA

 

Datorren igandean, apirilaren 10ean, Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Donostiara iritsiko da EUSKARAREN KORRIKA!!!. 
Ostiralean, apirilaren 8an, AMARA BERRI KANTUZ KORRIKA-KANTUJIRA egingo dute arratsaldeko 19.30eatik aurrera IKASBIDE kultur elkartean abiatuta. 
Igandean berriz, KORRIKA AMAIERA:
Amaierako ekitaldia egin ondoren, DONOSTIAKO KANTUZALEOK euskararen aldarria kantuz zabaltzeko aukera izango dugu. 
Hemen duzue KORRIKA egunerako KANTUJIRA: 
  • 12.30ean KORRIKA Bulebarrera iritsiko da. 
  • EKITALDIA amaitu ondoren, DONOSTIAKO KANTUZALEOK kioskora igotzeko aukera izango dugu. 
  • Gaztelumendi bertsolariak Txillardegiri eskainitako bertsoak abestu ondoren, guztiok elkarrekin EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestuko dugu. 
  • Ondoren, gure KANTUJIRARI ekingo diogu: 
    • Plaza Berrian: Kontrapasa, Baratze bat, Egun da Santi Mamiña
    • Zuloagan edo Trinitate plazan: Martxa baten lehen notak, Bagare, Ituringo arotza. 
    • Kaian-Portaletas: Itsasoari begira, Xalbadorren heriotzean, Boga boga. 
Animatu eta zabaldu dezagun kantuz gure doinu librea EUSKARA!!! 

2022(e)ko otsailaren 16(a), asteazkena

Otsailaren 19an KANTU SAIOA Donostiako Plaza Berrian

 

Datorren otsailaren 19an, larunbata, 12.00etan izango dugu berriro ere kantatzeko hitzordua, Donostiako Plaza Berria betetzeko eta alaitzeko aukera. Animatu eta zatozte gure ohiko kantuekin goxatzera. DONOSTIA KANTUZ. Milesker.

2022(e)ko urtarrilaren 13(a), osteguna

Urtarrilaren 15ean, 12.00etan, kantu saioa Donostiako Plaza Berrian

 

Datorren larunbatean, urtarrilaren 15ean, urte berriko lehen kantu saioari ekingo diogu Donostiako Plaza Berrian, eguerdiko 12.00etatik aurrera. Egoera pandemikoa onena izanik gabe, aurrera egitea erabaki dugu, beti ere, pertsonen arteko distantziak eta babes neurriak bermatuta. Beraz, animatu datorren larunbatean gurekin kantatzera. 

2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

Azaroaren 20an, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ saioa Donostiako Plaza Berrian

 

Datorren azaroaren 20an, hileko 3. larunbata izanik, elkarrekin kantatzeko ohiturari eutsiko diogu, eta horrela, eguerdiko 12.00etan Donostiako Plaza Berrian elkartu eta bertatik mugitu gabe, gure ohiko kantuak abesteari ekingo diogu, beti ere, kantuzaleon arteko tarteak eta babes neurriak bermatuz. 

Animatu eta zatozte larunbatean, elkarrekin kantatzera. 

Abenduaren 2an, Amara Berri kantuz taldea antolatuta "lagunekin kantari" saio berezia Ernest Lluch kultur etxeko aretoan

 

Abenduaren 4an, Kresala abestuz antolatuta, euskararen eguna kantuz Donostiako Plaza Berrian

KRESALA ABESTUZ antolatuta, datorren abenduaren 4an, 12.00etan Donostiako Plaza Berrian, kantu saioa izango dugu euskararen eguna kantuz aldarrikatzeko. 
 

Azaroaren 27an, 12.00etan Kantujira Martutene auzoan

 

Martutene auzoan euskararen aldeko programazioari ekin diote, eta datorren azaroaren 27an, 12.00etatik aurrera KANTUJIRA antolatu dute.  Kantujira honetan "Bentazaharreko mutiko alaiak" taldearen laguntza izango dute. 

Azaroaren 13an, Loiola auzoan jasotako kantu saio alaia.

 

Giro ederra aurreko azaroaren 13an Loiola auzoan. Herritarrak kantuan aritu ziren kalez kale gure ohiko kantuak abestuz.

Azaroaren 6an, 12.00etan, kantujira EGIA auzoan


 

2021(e)ko urriaren 15(a), ostirala

Auzoetako kantu saioak martxan!

 

Dagoeneko martxan ditugu auzoetako KANTU SAIOEN ikastaro-jardunak. 
Hemen duzue orain arte IKASTARO hauen inguruan jaso dugun INFORMAZIOA: 

KRESALA ABESTUZ:
  • Urriak 20, asteazkena. ORDUTEGIA: 19.30-21.30
  • TOKIA: KRESALA elkartea;  Euskal Herria 9 Donostia. 
  • Kantu saioak musukoarekin eta elkarren arteko tarteak zainduz egingo dira. 
AMARA BERRI KANTUZ: 
  • Azaroak 3, asteazkena. ORDUTEGIA: 20.00-21.30
  • TOKIA: IKASBIDE kultur elkartea; Isabel II 15 behea Donostia. 
  • Kantu saioak musukoarekin eta elkarren arteko tarteak zainduz egingo dira.
*Beste auzoetako informazioa jaso bezain laster zabalduko dugu informazioa.