San Juan bezperan ohikoak dira suaren inguruan dantzak, kantuak, doinuak,... Aurten egoera berezi honetan, jendetza biltzerik ez dugu izango, hala ere, auzoetako kantuzaleek deialdi txikiak egin dituzte kantu saioak egiteko.
Horrela, Groseko Nafarroa Beherea plazan, 19.30ean elkartzeko deialdia egin da kantuan aritzeko.
Bestetik, Amara berriko Ikasbide elkartean, 21.00etan bilduko dira kantuan ibiltzeko.
Donostiako Plaza Berrian, gaueko 22.15ean, San Joan bezperako ekitaldia antolatu dute. Bertan Donostiako Orfeoia, Udal Txistulari banda, Goizaldi dantza taldea eta beste dantza taldeetako ordezkariak izango dira eskainiko duten ekitaldian. Sarrera mugatuta dago, eskaera egin dutenentzako. Hala ere bai Euskal Telebistan baita streaming bitartez ikusterik egongo da, (Donostia San Sebastián Festak-en YouTube kanalaren bidez emango da zuzenean.)