Orriak

2019(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

Urte-zaharra kantuan amaitu nahi? Zatozte!!!

Urtea amaiera alaitasunez, elkarrekin eta kantuan amaitzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Hauxe duzue HITZORDUA:
Datorren abenduaren 31an, arratsaldeko 19:00etan (gutxi gora-behera), Sport taberna parean (Fermin Calbeton kalean) bilduko gara urte zaharra agurtu eta urte berriari ongi etorria gure KANTUEN bitartez eskaintzeko. 
ANIMATU ETA ZATOZTE!!!

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

"kantatzen duen herriak" ziklotik jasotako artikulua














Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik ("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian "erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta Donostiako Kantujiraren dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago, kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen duelako". Genero kontua ere aipatzen du "Donostian kantatzen dituzten 125 abestien artean, ez dago emakumeek sortutako bakar bat ere". ... eta abar. 
IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN: BERRIA: "EUSKAL ERRETROMANIA"

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Kantuz kantu Zorroagan Abenduaren 31an

Gabon garai honetan, askotan eguraldi txarrari aurre eginez, kalera irteten gara argi bereziekin kantatzera, bainan tartean badira pertsona ugari, gaixotasun edo ezbehar bat dela medio ingresatuta egon behar direnak, adibidez Zorroagan. Urteak dira abenduaren 31an bertako giroa alaitzea eta bertakoak animatzera joaten garela Donostiako kantuzaleak, eta aurten ere KEMENen eskutik bertara joateko eta kantatzeko gonbitea luzatu digute.
Abenduaren 26an entsaio bat egingo dugu Amara Berriko Ikasbide elkartean, eta urteko azken egunean, abenduaren 31an, Zorroagara joango gara arratsaldeko 17:00etan kantatzera.
Animatu eta parte hartu gurekin elkartasunezko kantu saio honekin.
Milesker.

Donostiako Santo Tomas azoka egunean KANTUJIRA

Badator Donostiara urteko azoka eguna, Santo Tomas eguna. Aurten KANTUJIRA izango dugu egun honetan, hasiera 12:00etan Udaletxean (Ijentea kalean), ondoren honako guneak zeharkatu ditugu: Lasala plaza, Nautiko balkoia, Mari, la flamenka, portaletasen amaitzeko. 
Animatu eta parte hartu egun zoragarri honetan!

Santo Tomaseko egitarauak ere bestelako ekimenen berri ere ematen digu, tartean: txistorra lehiaketa, bertsolariak Trinitate plazan, aizkolarien lehiaketa Trinitate plazan (13.30), Muxikoak dantzak bulebar kioskoan (18.30ean), erromeria bulebarren (19.45ean),... 
Auzoetan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hemen duzue eguneko egitarau osoa.
Santo Tomaseko egitaraua
Auzoetako egitaraua



2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskal Kantak EITB irrati berria sortu dute


Egun osoko jardunean euskal kantuez osatutako irrati berria sortu dute EITB EUSKAL KANTAK izenekin. Egunean 400 euskal abesti entzun ahal izango da, zoritxarrez FMan ez du sintoniarik izango. Estilo guzietako kantuak dira. Gure ustez berri ona, gure musika eta kantagintzarako. Ba zen garaia horrelako zerbait sortzeko. 
EITB EUSKAL KANTAK

2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Abenduaren 21ean, DONOSTIA KANTUZ KANTUJIRA.

Bide batez, hemen duzue irailaren 21ean egindako kantujiraren bideoa. Gogoratu abenduaren 21ean, larunbata, goizeko 12.00etan, ohiko tokian, alde zaharrean DONOSTIA KANTUZen KANTUJIRA.

Gladysen inguruko dokumentalaren estreninaldia Abenduaren 12an Antzoki Zaharrean

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko dute datorren abenduaren 12an, Donostiako Antzoki Zaharrean arratsaldeko 19.30eatik aurrera. 
Dokumental horretan ere Donostiako kantuzaleak parte hartu dute. 

2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Abenduaren 1ean (euskararen eguna programazioa): "margolaria" solasaldi musikatua

Datorren abenduaren 1ean, arratsaldeko 19.00etan, Donostiako San Telmo museoan, Mikel Urdangarinen "MARGOLARI" diskan oinarritutako filma ikusterik izango dugu, eta ondoren solasaldi musikatua berarekin. 

Azaroaren 30ean (euskararen eguna programazioan) Ainhoa LarraƱagaren kontzertua

Euskararen egunaren programazioaren baitan,  azaroaren 30ean, gaueko 21.00etan, San Telmo Museoan AINHOA LARRAƑAGAREN kontzertua izango dugu. 
Kontzertuan lagunduko duten kideak: Iker Lauroba, Haritz Lauroba, Garazi Esnaola.

Azaroaren 30ean (euskararen eguna programazioa): Xiberotarrak kantari eta Mikel Karton

Azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Alde Zaharreko  Ikatz kalean, Xiberotik etorritako gazte talde baten kantaldia entzuteko aukera izango dugu.
Agur Xiberoa ekimena deituriko honetan, "Ederlezi" pastoralean parte hartu zuten gazteak izango ditugu.





Ondoren, gaueko 24.00etan Herria elkartean Donostiako MIKEL KARTON kantuegilearen kontzertua izango dugu. 

2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Azaroaren 29an (euskararen eguna egitaraua): Nataliren kontzertua

Euskararen eguna dela eta, datorren azaroaren 29an, 20.30ean, Groseko Kixkurra tabernan NATALIren kontzertua izango dugu. 

2019(e)ko azaroaren 24(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA: 2019ko egitaraua auzoz auzo



Euskararen eguna dela eta, egitarau mardula osatu dute Donostian. Auzoz auzoko egitaraua ikuskatzeko aukera hemen duzue: EGITARAU OSOA
Auzo gehienetan kantujirak ez badira kantu saioak programatuta daude. Hemen dituzue antolatutako KANTUJIREN ZERRENDA:
  • Azaroaren 23an, larunbata, 13.30ean, IBAETAN kantujira. 
  • Azaroaren 23an, larunbata, 12.00etan, MARTUTENEN kantujira. 
  • Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan HERRERA KANTUZ (Euskal girotik abiatuta)
  • Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan DONOSTIAKO KANTUJIRA txistulariekin. 
  • Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan, ANTIGUAN kantujira. Luberriko abesbatza eta txistulariak. 
  • Azaroaren 30ean, larunbata, 12.00etan, KANTUJIRA (Julio Urkixo kaletik abiatuta)
  • Abenduaren 1ean, igandea, 12.00etan AMARA-BERRI KANTUZ (Erriber Loiolara abiatuko dira). 
  • Abenduaren 1ean, 12.00etan, ERRIBERA LOIOLAN kantujira (Amara-Berriko taldearekin batera).
  • Abenduaren 3an, asteartea, 11.00etan AƑORGAN kantujira. Amassorrain ikastolako kideak.
  • Abenduaren 3an, asteartea, 9.15ean, haurren EGIAN kantujira(Aitor ikastola-maria Reina ikastetxea)

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Azaroaren 2an, larunbata, KANTUJIRA EGIAN

Egiatik ELKARTASUN KANTA ekimenaren bideoa bidali digute. Azaroaren 2an, larunbata, berriro bilduko dira kantujiran. Hitzordua eguerdiko 12:00etan KATA tabernan. Animatu!

2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

KRESALAN Ikasturte berria hasiko dute datorren urriaren 16an

Alde Zaharreko eta inguruko kantuzaleek ere badute laster beste hitzordu bat: Kantuak ikasteko, ezagutzeko, praktikatzeko,... aukera paregabea ikasturte berriarekin. Datorren urriaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean KRESALA ELKARTEAN hasiko dute 2019-20ko ikasturte berria. 
Sarrera edozeini irekita dago, Beraz animatu zu eta zure ingurukoak ere bai. 

Urriaren 5ean Kantujira Egiako auzoan

Egia auzoko kantujira berriro martxan dugu, datorren larunbatean, urriaren 5ean (beti ere hilabeteko lehen larunbatean).
Kantujiraren hasiera eguerdiko 12:00etan izango da KATA tabernan. Animatu eta parte hartu.

2019(e)ko irailaren 6(a), ostirala

"EGIN ZAITEZ MINTZALAGUNA" kanpaina

BAGERA elkartetik kanpaina hau zabaltzeko eskabidea luzatu digute, "EGIN ZAITEZ MINTZALAGUN" kanpainaren bitartez euskararen erabileran laguntzeko MINTZALAGUNAK bilatzen dituzte.

2019(e)ko irailaren 4(a), asteazkena

Aieteko jaiak: Irailaren 15ean KANTUJIRA

Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Aieteko jaien egitarauan kantujira ospatuko dugu: IRAILAREN 15ean, goizeko 11:00etan, Aieteko Hiru damatxo plazan, hamaiketakoa egin ondoren, hasiko dugu kantu saioa. Tarteka Alaia Martin eta Andoni EgaƱaren bertsoak entzuteko aukera izango ditugu. 
Kantujira txukuna egin nahi dugu eta zuen laguntza paregabea eskatzera gatoz. Aurreko urteetan oso gustura gelditu gara, eta aurten ere maila berdinean jardutea nahi dugu. Abestiak Donostiako liburuxkan daudenak erabiliko ditugu. 14:30ean herri bazkaria Parkeko Topalekun (prezioa: 16 euro). Izena eman nahi duzutenok, jarri harremanetan nirekin: jmagirresarobe@gmail.com edo telefonoz: 943 218971. 
Irailaren 7an egingo den kantujira hasieran (San Martin azokan), bazkarirako txartelak eskuratzeko aukera izango dituzue.
JAIETAKO EGITARAUA IKUSI: AIETEKO JAIAK
Beraz, animatu! *argazkian: 1943ko urtean Katxola baserri aurrean jai-giroan kantuz. 

Donostiako Euskal Jaiak: Kantujira eta Egitaraua

Irailareko lehen egunetan ospatzen dira EUSKAL JAIAK DONOSTIAN. Egitarau mardula eta erakargarria egun hauetakoa: estropadak, dantzak, musika, kantuak, jan-edanak,...eta tartean gure KANTUJIRA:
Datorren irailaren 7an, larunbata, 12:00etan, Loiola kaletik abiatuko gara (San Martin azokan), eta trikitilarien laguntzarekin, kalez kale, Alde zaharrera abiatuko gara. Animatu eta zatozte gurekin!!
Esan bezala egun hauetan bestelako ekimen erakargarriak izango ditugu bizitzeko, eta kantuarekin zerikusi duten horietako batzuk azpimarratuko dizkizuegu:
- Irailaren 5ean, 19:00etan, Plaza Berrin, dantza-erromeria Aiko taldearekin
- Irailaren 7an, 22:00ean, Donostiako kaian "habanerak" (Urko, Leire Martinez, IƱaki Salvador,...)
- Irailaren 7an, 22:30ean, Donostia bertsotan ekimena: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Unai Iturriaga,...
eta beste ekimen ugari.
EGITARAU OSOA: EUSKAL JAIAK 2019

Txantxibiri kantuaren bertsio feminista abestu dute Elorrioko jaietan

Kuriositate modura jartzen dugu jasotako bideoa, iritzi ugari egongo dira honen inguruan, bainan jasotakoa zabaltzea merezi duela uste dugu.

2019(e)ko abuztuaren 9(a), ostirala

Abuztuaren 17an, Donostia Kantuzen abuztuko kantujira.

Uda sasoian sartuta, Donostiako Aste Nagusian murgilduta, jende ugari biltzen gara abuztuko kantujiran. Aurten, abuztuaren 17an, 12:00etan beti bezala, kantuan zeharkatuko ditugu Donostiako kaleak. Animatu donostiarrak, gipuzkoako eta euskal kantuzaleok, eta kantuan ospatu ditzagun gure festak.
Giroa berotzeko Alde Zaharreko dultzaineroak izango ditugu gurekin.
Azpian, 2013ko irudiak dituzue, NAIZ hedabidean Gotzon Aranburuk egindako bideoa:
https://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/kantujira-donostiako-aste-nagusian

2019(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Aste Nagusiko kontzertuak Grosen

Zoritxarrez Grosen antolatuko diren kontzertuetatik euskarazko musika entzuteko aukera handirik ez da egongo, bakarra abuztuaren 11an, igande gauean, 23:45ean, ESNE BELTZA + HUNTZA taldeen kontzertua. 
Hemen duzue programazio osoa:
Donostiako Aste Nagusia - Donostia Kultura

2019(e)ko uztailaren 4(a), osteguna

Uztailaren 21ean Groseko hurrengo kantujira



























Datorren uztailaren 21ean jaiekin batera burutuko da Groseko hurrengo kantujira. 12:00etan, Nafarroa Beherea plazan elkartuko dira kantuzaleak. Azoka zaharreko plazan, Txofre plaza ondoan. Eta eguna ondo amaitzeko KANTU-BAZKARIA, Katalunia plazan, 14:30ean, 13 euroren truke. 
Hortik aurrera, beti hileko BIGARREN LARUNBATEAN antolatuko dute kantujira. 
Ea ba inguruko kantuzaleak eta beste auzoetakoak animatzen diren Groseko kantujira bultzatzen. 

Uztailaren 20an, DONOSTIAKO KANTUJIRA

Ohikoa den bezala, hileko 3. larunbatean, Donostiako alde zaharrean elkartuko gara kantuzaleok, kalez kale gure hiriko giroa kantuz berotzeko.
Abuztuko kantujira berriz 17an izango da. 
Animatu auzoetako kantuzaleak eta etorri gurekin kantatzera!!!

2019(e)ko ekainaren 1(a), larunbata

Aurten, San Fermin Kantari eguna uztailaren 13an izango da. Bertara joateko 2 autobus antolatu dira, beraz joateko asmoa dutenek jarri gurekin harremanetan. 
Araceli: 693474855

Ekainaren 1ean Kantujira eta omenaldia Egian

Hilabetero lehen larunbatean Egian dugu hitzordua kantujiran aritzeko, hala ere ekaineko honetan berezia izango da, antolatutako kantujira Gladysen omenaldian txertatuko baitda.
Horrela goizeko 11etan, Bizikleta martxa antolatu dute Bulebarretik abiatuta, eta 12:00etan Gladys enea parkean Gladys gogoan izango dute antolatutako omenaldian.
14:30ean herri bazkaria egongo da.
Kantuzaleok 12:00etan Gladys enea parkean dugu hitzordua gure omenalditxoa ere eskaintzeko. 
Gladys gogoratzeko ekimenak jarraipena izango dute igandean, ekainaren 2an, Tuteran antolatutako omenaldian. 
Eta ekainaren 3an, 19:00etan Koldo Mitxelena aretoan Gladysen inguruko mahai ingurua izango da. 

2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

Serafinaren hiletan, Donostiako kantuzaleek "Serafina" kantuarekin egin zioten agur berezia.

2019(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena

Maiatzaren 18an, Donostia Kantuzen kantujira eta erromeria

Datorren maiatzaren 18an, hileko 3. larunbata izanik ohiko kantujira izango dugu, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 
Arratsaldean berriz 18:30eatik aurrera, Plaza Berrin, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu du. 
Erromeriako egitarauan mota guztietako dantzak izango ditugu: muxikoak, fandangoa/arin arina, polka, branlea, pasodoblea, biribilketa,... 

Maiatzaren 13tik 31ra LAGUNEKIN KANTARI ekimena


Urtero bezala, maiatzarekin batera,  Intxaurrondoko kantuzaleek antolatuta LAGUNEKIN KANTARI ekimena gertura dugu. Aurten egitarau erakargarria dugu kantuz eta euskal musikaz goxatzeko. EGITARAUA:
- Maiatzaren 13an, AIRE AHIZPAK
- Maiatzaren 20an, ETXEKOEKIN KANTARI
- Maiatzaren 27an, TIHERRIY BISCARY
Emanaldi hauek Larrotxene kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean izango dira.
- Maiatzaren 31an, 19:30ean, KANTUJIRA auzoan zehar. Ondoren KANTU AFARIA Artzak Ortzeok. 21:30ean
Antolatzaileak: IZBE, Donostiako Udala, Donostia Kultura, eta laguntzailea Irutxuloko Hitza.
Animatu eta parte hartu ekimen hauetan. Zorionak antolatzaileei.

2019(e)ko apirilaren 28(a), igandea

Amara Berriko kantuzaleak Irlandan

Amara Berriko kantuzaleek Hondarribiko lagunekin batera Irlandan eman dute astea. Giro paregabean bizi izan dituzte egunak elkarrekin, Irlandako leku esanguratsuenak bisitatuz, Aberri Eguna ere bertan ospatuz, eta nola ez kantuz. Adibide bezala bideoan duzuena, Athenryra joan eta bertan abestu dute "Athenryko zelaiak" abestia.

Apirilaren 6an Amara Berrin ekitaldia kultur etxe berria eskuratzeko

Amara Berrin kokatuta dagoen "Gobernu Zibila" zaharra kultur etxe berria izateko aldarrikapena aurrera doa, eta datorren apirilaren 6an 18:00etan ekitaldi berezia antolatu da, bertan KANTU SAIOA ere eskainiko da aldarrikapen horren alde.

2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Otsailaren 2an Egian kantujira

Aurten, Donostiako beste auzo batean hasi dira kantujira egiten, Egian. Eta lehen saioari jarraituz badatorkigu bigarren hileko hurrengo kantujira. Datorren otsailaren 2an, 12:00etan, KATA tabernatik irtengo da kantujira. 
Animatu ditzagun Egiako kaleak! 

2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

Urtarrilaren 27an, kantujira Antiguako auzoan

Urte hasi eta berehala jaietan murgilduko da gure hiria, urtarrilaren 20an Donostiako danbor hotsak entzun eta gero, Antiguako jaiak datoz, eta urtero bezala kantu saioa sartu dute egitarauan. 
Hemen duzue hitzordua:
Datorren urtarrilaren 27an, igandea, 12:00etan, Antiguako eliza aurrean elkartuko gara, kalez kaleko kantujirari hasiera emateko. 
Donostiako auzo ezberdinetako kantuzaleak gonbidatzen gaituzte antiguarrekin batera kantujira jendetsua burutzeko. 
Animatu eta zatoz!!!

Giro ederra Egiako kantujira berriarekin

Poliki poliki jendea inguratu zen Egiako Ostotxa taberna ingurura. Azkenean jende ugari eta gogo onez ekin zitzaion kantatzeari. Zorionak antolatzaileei eta ea aurrerantzean ere segida ematen diogun gure kantujirari. Gogoratu, hilero lehen larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Ostotxa taberna aurrean.

2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

Donostiako kantuzale fina zen Consuelo Jauregi joan zaigu

Zoritxar baten berri eman nahi dizuegu, sarritan gurekin batera kantuan aritzen zen Consuelo Jauregi urtarrilaren 3an hil da. 
Gure elkartasun guztia bere familiari eta inguruko lagun eta adiskide guztiei. Kantuz gogoratuko dugu gure laguna. 

2019(e)ko urtarrilaren 3(a), osteguna

2019ko Donostia Kantuzen lehen kantujira Urtarrilaren 19an

Urte berri on denori, hasi bezain laster ate joka ditugu Donostiako Jaiak. Urtero gure kantujira dataz egokitu behar izaten dugu danborradaren eraginez. Aurten, 3. larunbatean egiten jarraituko dugu, hau da, Urtarrilaren 19an, 12:00etan Elkar aurrean. 
Besterik gabe, ondo hasi urtea eta jarraitu kantuan herri giroa sustatzen. 

Egian kantujira berria sortu dute

Zorionak Egiako kantuzaleak. 2019ko urte berriari hasiera emateko kantujira berria dugu Donostian, kasu honetan Egia auzoan. 
Dagoeneko lehen kantujira saioa aurreikusi dute, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Ostotsa tabernatik abiatuko dira kantuan. 
Zorionak eta animatu kantura!!!

GuLaboa ekimena Urumeako uretan Laboa gogoratzeko

Abenduaren 30ean Loiolako Erribera auzoko kantuzaleak Amara-Berriko kantu taldearekin batera, txalupaz zeharkatu zuten Urumea ibaia Mikel Laboa gogoratzeko.

2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

Azaroaren 20an, 12.00etan, DONOSTIA KANTUZ saioa Donostiako Plaza Berrian.


Datorren azaroaren 20an, eguerdiko 12.00etan Donostiako Plaza Berrian elkartuko gara berriro ere gogoko ditugun kantuak abesteko. Gure kantu saioa plazatik mugitu gabe izango da, beti ere, kantuzaleen arteko tarteak mantenduz, eta bestelako babes neurriak bermatuz. 

Beraz, animatu eta zatozte gurera, kantuan gure hiria alaitzera! 

EGIAko KANTU JIRAk badu bere KANTU LIBURUXKA


Azken hilabete hauetan lanean aritu dira Egiako kantuzaleek eta horren lekuko bidali diguten KANTU LIBURUXKA berria dugu. Momentuz, ez dute eskuko liburua argitaratzeko asmorik, hori bai, gutxienez modu birtualean edo telefonoan gordetzeko eta ikusteko aukera eskainiko digute. Guztira 147 abesti jasota daude bertan. 
Ea laster kalean elkarrekin abesteko aukera ditugun. Milesker eta zorionak Egiako kantuzaleak. 

Rekalde tabernari agur esan diote kantuz

Abenduaren 30ean, kantuz itxi zuten Donostiako Rekalde taberna. Bertsolariek lehenik (tartean Maialen Lujanbio eta Jon Maia), eta ondoren Donostiako kantujira taldekideek kantuz eskaini zioten azken agurra, Donostiarrentzat hain ezaguna izan den Rekalde tabernari.  Giro ederra eta bikaina bertan bildu zirenen artean.