Orriak

2019(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

Urte-zaharra kantuan amaitu nahi? Zatozte!!!

Urtea amaiera alaitasunez, elkarrekin eta kantuan amaitzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Hauxe duzue HITZORDUA:
Datorren abenduaren 31an, arratsaldeko 19:00etan (gutxi gora-behera), Sport taberna parean (Fermin Calbeton kalean) bilduko gara urte zaharra agurtu eta urte berriari ongi etorria gure KANTUEN bitartez eskaintzeko. 
ANIMATU ETA ZATOZTE!!!

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

"kantatzen duen herriak" ziklotik jasotako artikulua














Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik ("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian "erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta Donostiako Kantujiraren dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago, kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen duelako". Genero kontua ere aipatzen du "Donostian kantatzen dituzten 125 abestien artean, ez dago emakumeek sortutako bakar bat ere". ... eta abar. 
IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN: BERRIA: "EUSKAL ERRETROMANIA"

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Kantuz kantu Zorroagan Abenduaren 31an

Gabon garai honetan, askotan eguraldi txarrari aurre eginez, kalera irteten gara argi bereziekin kantatzera, bainan tartean badira pertsona ugari, gaixotasun edo ezbehar bat dela medio ingresatuta egon behar direnak, adibidez Zorroagan. Urteak dira abenduaren 31an bertako giroa alaitzea eta bertakoak animatzera joaten garela Donostiako kantuzaleak, eta aurten ere KEMENen eskutik bertara joateko eta kantatzeko gonbitea luzatu digute.
Abenduaren 26an entsaio bat egingo dugu Amara Berriko Ikasbide elkartean, eta urteko azken egunean, abenduaren 31an, Zorroagara joango gara arratsaldeko 17:00etan kantatzera.
Animatu eta parte hartu gurekin elkartasunezko kantu saio honekin.
Milesker.

Donostiako Santo Tomas azoka egunean KANTUJIRA

Badator Donostiara urteko azoka eguna, Santo Tomas eguna. Aurten KANTUJIRA izango dugu egun honetan, hasiera 12:00etan Udaletxean (Ijentea kalean), ondoren honako guneak zeharkatu ditugu: Lasala plaza, Nautiko balkoia, Mari, la flamenka, portaletasen amaitzeko. 
Animatu eta parte hartu egun zoragarri honetan!

Santo Tomaseko egitarauak ere bestelako ekimenen berri ere ematen digu, tartean: txistorra lehiaketa, bertsolariak Trinitate plazan, aizkolarien lehiaketa Trinitate plazan (13.30), Muxikoak dantzak bulebar kioskoan (18.30ean), erromeria bulebarren (19.45ean),... 
Auzoetan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hemen duzue eguneko egitarau osoa.
Santo Tomaseko egitaraua
Auzoetako egitaraua



2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Euskal Kantak EITB irrati berria sortu dute


Egun osoko jardunean euskal kantuez osatutako irrati berria sortu dute EITB EUSKAL KANTAK izenekin. Egunean 400 euskal abesti entzun ahal izango da, zoritxarrez FMan ez du sintoniarik izango. Estilo guzietako kantuak dira. Gure ustez berri ona, gure musika eta kantagintzarako. Ba zen garaia horrelako zerbait sortzeko. 
EITB EUSKAL KANTAK

2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Abenduaren 21ean, DONOSTIA KANTUZ KANTUJIRA.

Bide batez, hemen duzue irailaren 21ean egindako kantujiraren bideoa. Gogoratu abenduaren 21ean, larunbata, goizeko 12.00etan, ohiko tokian, alde zaharrean DONOSTIA KANTUZen KANTUJIRA.

Gladysen inguruko dokumentalaren estreninaldia Abenduaren 12an Antzoki Zaharrean

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko dute datorren abenduaren 12an, Donostiako Antzoki Zaharrean arratsaldeko 19.30eatik aurrera. 
Dokumental horretan ere Donostiako kantuzaleak parte hartu dute.